KROMLETX_Euskara
  • Hasiera
  • Berriak
  • Ingurumena
    • Hasiera
    • Zerbitzuak >
      • Natura Turismoa
      • Ingurumen Hezkuntza
      • Ingurumen Proiektuak
    • Tarifak >
      • Natura Turismoa
      • Ingurumen Hezkuntza
      • Ingurumen Proiektuak
    • Bisitarientzako Inkesta
  • Landa eta Basoa
    • Hasiera
    • Zerbitzuak >
      • Baso Lanak
      • Lorezaintza
      • Proiektuak eta Aholkularitza
  • Energia
  • Kontaktua

                        KROMLETX

INGURUMENA

INGURUMENA

Gaur egun jendeak, atsedena eta aisialdirako denbora naturan igarotzea erabakitzen du askotan. Honekin batera, animaliengan eta landareengan sortu den interesa handia da. Hauen eta naturaren kontserbazioaren garrantzia ere hazi da.

Modu desberdinez gozatzen dugu naturaz. Batzuk honen formaz, kolorez, soinuz eta bukaezinak diren txokoetan disfrutatzen dute. Badaude beste batzuk hegaztien edo landareen behaketaz eta identifikazioaz gozatzen dutenak. Beste batzuk aldiz, aztarnak deskubrituz aurkitzen dute gozamena, hauek ikertuz, gauden leku berdinean egondako animaliak deskubritzeko aukera izaten dute.
Picture
Picture
Guzti hori ikusita, natura modu dibertigarri batean ezagutzera animatzen zaituztegu. Hainbat leku ezagutuko ditugu ibilaldi gidatuen bidez. Hauetan, Amalurra-ren izenaren esanahia ezagutuko dugu, ama guztiak bezala zahartzen dela ikusiko dugu, nahiz eta baliabide berriztagarri ugari izan. Horregatik, natura beti  auzo aberatsa dela jakin behar dugu, aktiboa eta autosufizientea. Hainbat organismoez osatuta dago: landareak, onddoak, bakteriak, animaliak… guzti hauek oreka perfektu batean bizi direlarik.

Gure ibilbidea igarotzen den edozein lekutik ulertuko ditugu mini-komunitate hauek. Naturarekin harremana lortuz gero, bidean aurkitzen ditugun animali eta landare espezie desberdinak begi berriz ikusiko ditugu.
Picture

INGURUNE NATURALA ETA BERE OSAGARRIAK

FAUNA
Picture
Txinbo kaskabeltza
Landareak behatzea nahiko erraza iruditzen zaigu leku berdinean irauten dutelako beren jaiotzatik desagertu arte. Animaliekin aldiz, zailagoa izaten da. Batez ere, ugaztun handiez ari garenean. Alde batetik, gehienak gaueko aktibitatea burutzen dutelako eta beste aldetik, zarata txiki bat izanda ere alde egiten dutelako. Hala ere, badaude hainbat modu hauen presentzia ikusteko: aztarnak, gorotzak, janari arrastoak… Hauekin, animalien bizi moduei buruzko informazioa lortuko dugu. Honen ondorioz, gure ibilaldiekin gehiago gozatzeko aukera izango dugu.

Animalien barruan hegaztiak aurkitzen dira, hauen behaketa errazagoa irudituko zaigu. Hegaztien mundua deskubritzea da naturaz gozatzeko beste modu bat. Ez dago modu erraz eta azkar bat hegaztien behaketa burutzeko, horregatik badugu denbora honetaz ikasteko.
FLORA
Picture
Ostargi belarra
Guztiok dakigu landareak behatzea eta ikertzea errazagoa dela, leku berdinean denbora batez egoten direlako, jaiotzen direnetik desagertzen diren arte. Hala ere hainbat forma, kolore eta bizitzeko modu desberdin existitzen dira. Hauek deskubrituz gosatzeko aukera izango dugu.

Landareen barruan aipatzekoak dira senda eta usain-belarrak. Antzinean, sendagai naturalak izan dira medikuen tratamendu bakarrak. Gaur egun, medikuntza asko aurreratu den arren, sendagai natural hauen erabiltzeko jakintza ez da galdu. Senda-belarretatik ateratzen diren substantzia asko ezin dira sintetisatu eta oraindik ere erabiltzen dira.

Senda-belarrak, hauen leku naturalean biltzea ez da erraza. Biltzailearen ezagutzetan eta honen experientzian oinarritzen da. Experientziarik gabeko pertsona bat antzekoak diren bi landare nahastuko ditu. Honen ondorioz, sendagarria ez den landare bat hartuko du, toxikoa den baten bat hartzea ere ohikoa izaten da.

PERRETXIKUAK
Picture
Gorringoa
Perretxiko zaleen ekintzaren ondorioz naturaz gozatzean oinarritzen gara, landa irteeretan sentitzen den emozioan zentratuz.

Gure aitzindarien kuriositatea piztu zuten onddoen existentzia eta hauen forma ugariak. Hala ere ezin zuten hauen hazkuntza kontrolatu eta potere magikoak edo erlijiosoekin lotzen zuten asmatutako kondairen bidez. Kondaira hauetako asko gaur egun arte iraun dute, intoxikazio asko sortuz. Honen ondorioz, azpimarratu behar da, aholku bakarra onddoen ezaugarri morfologiko eta organoleptikoak ondo ezagutzea dela.

Onddoen mundua anitza da eta edozein habitatean bizitzera ohitzen dira. Horrela, uretan bizi diren onddoak ditugu edo egurra deskonposatzen dutenak ere. Badaude beste batzuk haiei elkarturikoak, likenak deiturikoak, arroketan bizi direnak edo Antartidan ere bizitzera ohitutakoak.

Gu macromycetes-etan zentratuko gara. Hauek begi bistaz ikusten direnak dira eta hauen habitatak pagadiak, hariztiak, erriberetan dauden zuhaitzak, pinudiak edo landak izan daitezke beste batzuen artean.


KROMLETX Koop. Elk. Txikia   |   eposta: info@kromletx.com   |   Tlfno: 945046946 - 665601570   |   I.F.K.: F-01512904
Powered by Create your own unique website with customizable templates.