INGURUMEN HEZKUNTZA
Ingurumen hezkuntza definitzeko hiru kontzeptu elkartzen dira: sentsibilizazioa, informazioa eta hezkuntza. Elkarketa honen helburua ingurumenaren babeserako kontzientziazioa positiboa, mantentzea eta kontserbazioa da. Honekin batera, natur errekurtsoen erabilera jasangarri bat lortzeko lan egiten du.
Ideien, proiektuen, jarreren, jardueren, portaeren, ekintzen eta iniziatiben elkarketa batean oinarritzen da. Beti pertsonen baloreetan, portaeretan eta kulturan eraginez hauek ingurumena zaintzeko eta errekurtso naturalak era jasangarri batez erabiltzeko. Kromletxetik sentimendu eta jakintza hauen transmisioaren garrantzia ikusten dugu. Hau lortzeko, hainbat irteera prestatu ditugu aktibitate dibertigarrien bidez natura ezagutzeko. Horrela, natura mantentzea eta zaintzea errazagoa izango da. |
Horretarako, hainbat ibilaldi eta irteera lantzen ditugu adina desberdinetara egokituz. Hiru mailatan lan egiten dugu: lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoa. Ibilbidearen zailtasunean gora egiten dugunean, kontzeptuak aurreratuagoak izango dira hauen arteko harremanak konplikatuz.
Irteerak lehen hezkuntza (2. mailatik aurrera), bigarren hezkuntzarako eta batxilergoko ikasleentzat daude pentsatuak. Irteera horiek ikasle taldearen arabera antolatuko lirateke eta irakasleen beharretara.
Irteera hauetan jorratu behar diren gaiak irakasleekin zehaztuko dira, eta hauen arabera irteeraren ibilbidea zehaztuko dute Kromletx-eko monitoreek. Gaiak hurrengoak izan daitezke.

Irteera tematikoak
- Zirauntza Iturburuko Bidexka:
- Zirauntza ibaiaren harana ezagutzeko aukera ematen du, iturburura bisitatuz eta uraren zikloaren garrantzia ezagutuz.
- Gune berean, urarekin harremana duten energia berriztagarriak (eta askoz gehiago) ezagutzeko aukera dago, bertan aurkitzen direlako, Araiako San Pedro Zentral Hidroelektrikoa eta antzinako Ajuria-Urigoitia lantegia
- Zirauntza ibaiaren harana ezagutzeko aukera ematen du, iturburura bisitatuz eta uraren zikloaren garrantzia ezagutuz.
- Kukumako Animali Basatiak:
- Kukumako eremua arakatzen du, Bertako ekosistemak eta euren dinamikak ezagutzeko, lekuko faunari arreta berezia jarriz. Bertako fauna ezagutu eta identifikatuko da, basoetan uzten dituzten aztarna eta zantzuen bitartez, txoriak prismatikoen bitartez ikuskatuz edota narrastiak anfibioak eta intsektuak aurkituz.

- Marutegiko Zuhaitz Zaharrak:
- Marutegi Gazteluko gune harrigarriaren oinetan, Asparreneko baso berezienetarikoa aurkitzen da, bertan bizi diren zuhaitzen adina eta aniztasuna dela eta. Ibilbide honen erakargarri nagusia flora izango da, ehunka urte dituzten zuhaitz ugari ikusi daitezkeelako (pagoak, ametzak, haritz-nabarrak, arteak...), tokiaren baso-aniztasunaren isla direlarik.
- Mugarratzea izan den baso ustiapen teknika aitzindaria, egungo zuhaitz zahar guztiak mugarratuak izatea ekarri duena, ibilbide honi ekarpen berezia egiten dio.
- Marutegi Gazteluko gune harrigarriaren oinetan, Asparreneko baso berezienetarikoa aurkitzen da, bertan bizi diren zuhaitzen adina eta aniztasuna dela eta. Ibilbide honen erakargarri nagusia flora izango da, ehunka urte dituzten zuhaitz ugari ikusi daitezkeelako (pagoak, ametzak, haritz-nabarrak, arteak...), tokiaren baso-aniztasunaren isla direlarik.
- Lezeko Jentilak:
- Lezeko baso eta harkaiztietatik bisita magikoa, basandere, lamia edo tartalo bezalako jentilen babeslekua. Iraganera begirada eskaintzen du, antzinako karobien aztarnak identifikatuz, artzain eta bidelapurren babeslekuak bisitatuz edo zaintza talaiak ikusiz. Hau dena, orkatz itxuraz agertzen diren iratxoen basoak lekututa, tokiko flora eta faunari begirada zabala eskainiz.

Gai horietaz aparte, irteera gehienetan inguruetako fauna eta floraren azalpenak emango dira bertako ekosistemen funtzionamendua ulertzeko.
Ingurugiro tailerrak
Ingurumenaren hainbat aspektu lantzen dituzten tailerrak ere eskaintzen ditugu. Hauek, ikastetxean edo Aratz-Aizkorri parke naturalean burutu daitezke. Gai desberdinak landuko dira: inguruneko fauna eta hauetara eramango gaituzten aztarnak, senda-belarra eta belar-aromatikoak, energia berriztagarriak…
KROMLETX Koop. Elk. Txikia | eposta: info@kromletx.com | Tlfno: 945046946 - 665601570 | I.F.K.: F-01512904