NATURA TURISMOA
2019ko UDAZKENA: "Asparrena-Apota" Parke Mikologikoan Ibilaldi Gidatuak
Ezagunak diren ohiko ibilbideetatik ateratzeko aukera paregabea prestatu dugu, udazken honetan, perretxiko eta onddoen "herrian" zehar. Aizkorri-Aratz Parke Naturak dituen leku ezkutu eta bereziak bisitatzeko aukera egongo da, aberastasun mikologikoari arreta berezia jarriz eta espezie ezbedinen ekositemak eta habitatak hurbiletik ezagutuz.
IRAILA-URRIA-AZAROA
Ostegunak eta Ostiralak: Arratsaldeko 16:00tan (Iraupena: 2 ordu) Larunbatak: Goizeko 10:00tan (Iraupena: 2 ordu t'erdi) Talde txikientzako ibilaldiak dira, gehienez 8-10 pertsonentzat prestatutakoak. Izen ematea ezinbestekoa da (48 ordu aurretik)
|
OHIKO ESKAINTZAK
Turismo Naturalaz gozatzeko, Kromletx Kooperatibak Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Hego magaletan, ibilaldi gidatuak eskaintzen ditu.
Ibilaldiak, lau eremu desberdinetan banatzen dira , bisitariaren interesen arabera edo gaitasunen arabera aukeratu daitezkeenak. Irteera guztiak mendi magaletan burutzen dira, errazak dira eta txikientzat ere gomendagarriak.
Ibilaldiak, lau eremu desberdinetan banatzen dira , bisitariaren interesen arabera edo gaitasunen arabera aukeratu daitezkeenak. Irteera guztiak mendi magaletan burutzen dira, errazak dira eta txikientzat ere gomendagarriak.
Ibilaldi horietako bat, Zirauntza ibaiaren ertzean zehar igarotzen da. Gauza askoren artean, ur ekosis-temak ezagutuko ditugu edo gizakiak energia uretik nola lortzen duen ikasiko dugu.
Beste horietako bat, baso ingurune bat bisitatuko dugu eremu hauetan dagoen dibertsitatea ezagutuz. Abeltzaintza ingurune hauetan sortzen duen inpaktua ikusiko dugu.
Beste aldetik, Marutegiko gaztelua bisitatuko dugu, Araiako historia hobeto ezagutuz. Bisitatuko ditugun ekosistema desberdinetan bizi diren animali eta landareak aztertuko ditugu.
Azkenik, Jentilen leze erraldoia ezagutuko dugu. Irteera errazena da, oso aproposa bisitari txikienentzat. Basoen eta baso gestio on baten garrantziari buruz hitz egingo dugu, bertako fauna eta flora aztertuz.
|
Lau zonaldeak komunikatuak eta hurbil daudenez, irteera desberdinak konbina daitezke guztion gustuko ibilaldia diseinatuz, bakoitzaren denbora eta gustuen araberakoa.
Naturazaleentzat, gau-txoriak entzun ahal izateko gau-irteerak , natura argazkiak ateratzeko "hide" saioak, edo fauna eta flora basatia ezagutzeko irteerak egin daitezke...
Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan.
Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan.
Harkaitzez jantzitako mendiak, basoak eta bukaezinak diruditen landak dira bisitatuko ditugun eszenatoki liluragarrien arteko batzuk. Meategi agortuak, lurrik zaintzen ez dituzten gazteluak edo lamiak, sorginak edo jentilak utzitako aztarnak, menhirren, dolmenen edo harrespilen bidez, bustitzen dute gure geografia. Leku magiko hauek ikusteko oinez erraz egiteko ibilbideak prestatu ditugu, irteera errazak dira, familia artean edo lagun artean egiteko.
|
KROMLETX Koop. Elk. Txikia | eposta: info@kromletx.com | Tlfno: 945046946 - 665601570 | I.F.K.: F-01512904